XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bien bitartean, armiarmak, zuhur-maltzur, ixilean alde egin zuen eta uso bikote batekin tratu sekretu bat egin zuen.

- Zuek esan zien armiarmak zarata egin gabe, zuhaitzean, hosto artean ezkutatuko zarete, intxaur bana hartuko duzue mokoan.

Nik zuhaitza jotzen dudala ikusten duzuenean, laga intxaurrok.

Armaiarma itzuli zen beste animaliengana eta bere indarra zela eta ez plantak egiten hasi zen.

Animaliok barreka hasi zitzaizkion hain animalia txikiak halakoak egiten ikustean.

Horrela zeudela ez zuten ikusi usoak zuhaitzean ezkutatzen.

Eta hauxe zen, hain zuzen, armimarmak nahi zuena.

Animalia guztiak ixeka eta burlezka bazeuden ere, armiarma irmoki zuhaitzera hurbildu zen.

Bere hanketako bat altxa eta enborra indarrez jo zuen, baina ez zen entzun zarata ñimiñoenik ere.

Hasiak ziren animaliak bere paparrak puzten armiarmari burla sonatua egiteko, bapatean plop!, plop! entzun zenean, bi intxaur lodikote lurrera erori ziren.

Harridura oihua entzun zen eta lehoiak armiarmari ` kauris ` (1) Diru gisan erabilitako oskolak saria eman zion.

Animaliak banatu ziren, baina armiarma atzera geratu zen usoekin hitz egiteko: - Eskerrik asko esan zien. Orain, mesede bat egin nahi badidazue, oskoletarik erdiak emango dizkizuet agindu dizuedan haren partearen ordez.

- Zer da ba nahi duzuna?- galdetu zion uso-arrak.